PBKom-i konfiantza egin diote

"Interneten bidez salmentak egiteko webgune bat zabaldu dut 2017. urtearen bukaeran. Hau, haatik, oso motel zebilen, honetaz arduratzeko denborarik eta gaitasunik ez nuelakotz.  Gauzak horrela, PBKom-i dei egitea erabaki dut.

Hasteko, Kaiet-ek denbora hartu du, ekoizten ditudan mozkinei arreta jartzeko: gure fabrika bisitatu du, ekoizketa-lanaz galdera zehatzak egin dizkigu. Harreman jarraiki hauei esker, mozkinetaz ezagutza  xehea bildu du eta ulertu du hauekin zein gogobidetatik nebilen. Ondoren, nire webgunea zorrozki aztertu du, alderdi batzuetatik hobekuntzak egiteko (mozkinen begibistaratzea, orrien moldaketa, zerrendakatzea, etab...).

Gero, hitz-klabeen aldera lan egin du, interneteko zerrendakatze maila hobetzeko xedean. Nire Facebook konduari ere bultzada berria eman dio (sortu nuenetik ez bainintzan honetaz batere axolatu!). Ororen buru, bi hilabete pasa eta, nire webgunearen bitarteko salmentak nabarmen hazi dira.

Internetez saltzeko gune baten kudeaketak denbora anitz eskatzen du eta nire lanarekin ez zuen denbora aski, ez behintzat lan hori ongi egiteko. Beraz, argi daukat orain PBKom dela nire mozkinen banaketarako katean falta zitzaidan aztuna. Eskerrak zor dizkiet."

Logo-zetoiles

Stephan Goyhénetchegaray

SARL Goyé