PBKom,

zure komunikazio digitalerako partaide

Agentzia digital bat zer da ?

Ohiko komunikazio agentzia batek ez bezala (honen komunikazio arlo guztiak aintzat hartzen dituelarik), agentzia digital bat interneten topa daitezkeen informazio hedabideetan da berezitua. Sarean, bere bezeroen ikusgarritasuna hobetzea dauka lehenbiziko helburutzat.

Komunikazio digitala, argibide zabalketa saileko arlo berri bat da, kontsumitzaileak hobeki ukitzeko ahalak ematen dituena, hauetatik bakoitzari banaka zuzenduta. Helburu hori lortzeko, agentzia digital batek hanbait baliabide derabiltza, hala nola smartphone gailuak, tabletak edo ordenagailuak berak.

Agentzia digitalek, eskuarki proposatzen dituzten zerbitzuak dira: zure webgunea eratzea (salmentak interneten bidez egiteko edo erakusgailu gisa), bai eta zure gizarte-sareen plantan ezartzea eta biziaraztea. PBKom-ek proposatzen dizu ere zure webgunearen zerrendatze emaitzen hobetzea edota edukiz berritzen laguntzea.

Agence-digitale-en-soule
AgencAgence de communication en Soule Pays Basquee-de-commincation-en-soule-pays-pasque

Webgune bat banu?

Saleroskari, enpresari, ofiziale, lanbide liberaleko  jardule edo elkarte bateko kide izanda, webgune baten sortzea gogoan izan duzu, seguru asko.

Lehenik eta behin, webgune bat da egunero modu etengabean eskuko den komunikazio baliabide bat. Beste komunikazio-moduak ez bezala, beti eskuko da, edonoiz eta edonondik.

Beste abantailarik ere badu: mugarik gabeko informazio iturri bat da, edukiz berritzeko eta zabaltzeko erraz erabilgarria dena.

Saleroskari, enpresari, ofiziale, lanbide liberaleko  jardule edo elkarte bateko kide izanda, webgune batek gaur egun ezinbestekoa bilakatu den sinesgarritasun bat dakarkizu. Izan ere, webgune bat edukitzea guztiz normala da orain, zure jardueraren hedapen bat bezala da.

Hortaz, webgune bat edukitzearen abantailak ugari daude; jarduera bakoitzak berari zehazki dagozkionak aurkituko ditu.

Webgune baten plantan ezartzea inbertsio bat bezala ikustekoa da, ez gastu huts bat bezala. Epe laburrera edo ertainera ekarriko dizkizun mesedeak agerian egongo dira: bezeroei zerbitzu hobe bat eskaintzea, ezagutza handiago bat edukitzea, etab.

Beraz, ez zalantzarik izan zure webgunearen plantan ezartzeko egokitasunaz (edo ez), gurekin hitz egitera etortzeko!

Gurekin harremanetan jarri

Webgune baten bermoldatzea eta edukiz berritzea

Zelako garrantzia du webgune baten edukiz berritzeak? Nola egin daiteke hori?

Daukazun webgunearekin ez zaude gustora?

Zato guztionen gurekin aipatzera. Zure egoerari zegozkion erantzunak elkarrekin topatuko ditugu...

Gehiago Jakin +

 

 

 

Zure webgunearen zerrendatzea

Zure enpresaz berri emateko edo interneten bidez salmentak egiteko, webgune bat eratu duzu.  Beharrezkoa da orain ikusia eta bisitatua izan dadin, informazioa zabaltzeko, bezero gehiago lortzeko, salmentak egiteko.

Zerrendatzea da jokabide eta baliabide egokiak erabiltzea, zure webgunea ongi ager dadin bilagailuen emaitzetan eta gorantzerako lekuak irabaz ditzan.

Gehiago jakin +

Gizarte-sareen bitartezko komunikazioa

Interneten ikuspegitik, gizarte-sareak bazterrezineko baliabideak bilakatu egin dira. Komunikazio digitaleko ezinbesteko jarduleak direnez gero gaur egun, profesionalentzat garrantzia handikoa da errealitate hau konduan hartzea.

Bezeroekin harreman estuagoak hazteko aukera ematen dute gizarte sareek, baita erabiltzaileez informazioak biltzeko, irudipen bat eraikitzeko, ekoizkin edo eskaintza berritzaileak agerian ezartzeko, konkurrentziari aurrea hartzeko, publikoarekin eragin-trukeak garatzeko ere...

Komunikazio modu horretara lehiatu nahi bazara, jadanik egiten duzuna garatu nahi bazenu edo zertan zauden aztertu, gurekin harremanetan sartzeko zalantzarik ez izan.