PBKom, komunikazio digitalerako agentzia bat Xiberoan

Zergatik Maule-Lextarren web agentzia bat eratu?

Tokiko enpresari, salerosle edo elkarteen egoera ekonomikoari egokitutako hurbiltasuneko zerbitzu bat eskaintzea da asmoa. Helburua da denek ikusgarritasunik izan dezaten eta guziak komunikazio numeriko batez jabetu daitezen, horretarako jakitaterik izan gabe ere, eta dirutza ahal mugatuekin.

PBKom agentziak zer ekartzen ahal dit?

Zure komunikazio numerikoan plantan ezartzen edo hobetzen lagunduko zaitugu. Komunikazio mota hau beste gisakoak baino berriagoa da, bainan saihestuezina bilakatu egin da gaur egun. Interneten, gizarte-sareen, tableten, smartfono edo sakelako telefonen bidez jokamolde baten xedatzean eta egintza batzuk burutzean oinarrituta dago. Ez da pentsatu behar ere komonikazio mota honek beste moldetakoak (harreman publikoak, zuzeneko merkatu azterketak edo marketina, iragarkiak, prentsa, irratiak, babeste ekintzak...) ordezkatuko dituenik, bai ordea hauen osagarri izango dela zure ikusgarritasuna hobetzeko xedean.

 

PBKom nola ari da lanean?

Gure eginkizuna da komunikazio digital jokabide batean zuri laguntzea. Horretarako, zure hobeki ezagutzeko eta helburu bideragarriak elkarrekin xedatzeko astia hartzen dugu. Hori eginik, plantan ezarriko diren egintzak xedatzeko, zure nahiei eta dirusartze ahalei doitzeko garaia izanen da. Guretzat, garrantzi handikoa da horiek guziak zurekin eskuz esku egin daitezen, harreman jarraikiak edukita, egina den lana ongi uler dezazun, jokabidea elkarrekin eta modu eraginkorrean bideratzeko eta gure jarduera aldi oro egokitzeko, ororen buru kontent izan zaitezen.

 

Zein dira PBKom-ek proposatzen dituen zerbitzuak?

Ohizkoak diren zerbitzuak proposatzen dizkizugu, erran nahi baita webguneak plantan ezartzea edo bermoldatzea, baita hauen edukiz berritzea ere. Webgune horrekin dituzun helburuen arabera, gure aldetik lan egin dezakegu zerrendakatzearen arloan edota kidetza edo mailing ekintzak (Newsletter) obratzeko. Zure gizarte-sareen sortzeaz eta biziarazteaz ere arduratzen ahal gira. Besterik ere egin dezakegu eta komunikazio numerikoaren alorrean beste asmorik baldin bazenu, zalantzarik ez izan gurekin harremanetan sartzeko.