Zure webgunearen sorrerazteko bide-urratsak

PKKom-ek proposatzen dizu zure webgunea elkarlanean sortzea. Eskuz esku arituko gira, gardentasun osoan, zure nahikunde eta helburuei egokitua izanen den webgune baten sorrerako urratsak pausoz pauso egiteko.

Beharren azterketa : Garrantzia handikoa da zure beharren aztertzeko eta bideragarri izanen diren jokabide hoberenen aukeratzeko denborarik hartzea. Zurekin adostu nahi dugu webgune horrekin lortu nahi dituzun helburuak eta bitarteko honekin nori zuzendu nahi ziren.

Edukiaren egituraketa : Une honetan dugu zure webgunearen datu eraketa zehaztuko.

Moldaketa eta bideraketa : Hemendik aitzina da irudimenezko moldaketa bideratzen hasten. Eredua aukeratu eta gero, webgunearen integrazio eta programazio lanak zehazki abian jartzen dira.

Kalitate ikuskapenak eta linean jartzea : Webgunea osoki funtzionala dela ziurtatu behar da. Erabilgarria izan behar du, bai mahaiko ordenagailu batetik, bai bestelako euskarri mugikorren bitartez ere (Smartphone, tableta...). Ondoren linean jarri ahal izango da eta konfigurazio honetatik azken egiaztapen bat eginen da.

Webgunearen eragipena eta jarraipena: Zure webgunea gizarte-sareen bitartez ezagutarazi diteke, baita gertakizunak sorraraz, publizitatea egin, etab.
Hori dela eta, webgunea edukiz berritua mantendu behar duzu. Pena litzateke honen eratzean denborarik eta dirurik sartzea, edukiz ez berritua, hots zaharkiturik bezala uzteko gero.

Beraz, zure webgunearen sorrerari ekin nahi badiozu, gurekin harremanetan jar zaite!