Webgune baten bitartez komunikatu

Zergatik behar nuke, ote, webgune bat plantan ezarri?

Internet sarean egotea eta honen bidez komunikatzea baitezpadakoa bilakatu da gaur egun. Frantsesen lehendabiziko jestuetatik da euren bilaketa lanak internetez egitea.

Frantzian, interneten kontura, datu batzuk:

  • 16 eta 74 urteren artean dauden frantsesen % 83ak euren bilaketa lanak interneten egiten dituzte, euren etxetik bertatik eta  % 33 langunetik konektatzen dira.
  • Internauta batek, bataz-beste, astean 16 ordu igarotzen ditu interneten ibilki.
  • 10 langile edo gehiago dituzten lau enpresetatik hiruk webgune bat plantan ezarria dute.

Zure webguneak, beraz, ezagutua izateko ahala emanen dizu, baita edonoiz ukitu nahi zenukeen publikoari etengabe heltzeko aukera ere. Zinez, zure enpresaren erakusleihoa da, baita zure jardunaren aurkezpen txartela ere.

 

Wegune baten bitartez:

  • Zure jarduerak, ekoizkin & zerbitzuak aurkeztu zenezazke,
  • Zure ekoizkin edota zerbitzuak balioztatu zenezazke, argazki, irudi eta bestelakoak erantsita,
  • Zure bezeroekin zuzeneko lotura bat sortu eta hauen iritziaren berri har zenezake,
  • Zure negozio-kopurua mantendu eta garatu zenezake,
  • Zure mozkin eta zerbitzuak online sal zenezazke,
  • Zure entzutea handitu zenezake eta konkurrentzia jabetu ez den esparru bat zeureganatzen ahal zenuke,
  • Zure bezero edota bezerogaiak zure datuez jakinean ezar zenetzazke: zurekin harremanetan sartzeko moduez, zure prezioez, zure eskaintzez (…).

 

Zure webgunearekin zein helburu nahi zenituzke lortu?

Eratu nahi zenukeen webguneak, dauzkazun beharrei eta lortu nahi dituzun helburuei erantzun behar die. Hortaz, garrantzia handikoa da, internet baliabide bilakaratzeko xedez, zure komunikazio plangintza ongi presta dezazun.

Webgune baten eraketarako bidera jo aurretik, funtsezkoak diren ondoko galdera hauei erantzun egoki bat ematen laguntuko zaitugu: zergatik interneten egon behar nuke? zertarako eratu edo bermoldatu webgune bat? zein dira zure beharrak eta helburuak? zein diruketa jar zenezake webgune baten eratzeko edo bermoldatzeko? zure webgunea noizko gauzatua eta linean izan liteke? nork eta nola biziaraz lezake webgune hori?

Egitasmo horretan lagundua izan nahi bazira, interneten egoteko etekina eratu eta garatu nahi bazenu, gurekin harremanetan jar zaite!

Webgune bat sortu

Zure webgunea biziarazi