Zerrendatzearen Garrantzia

Interneten, zerrendatze hitza baliatua da, bilagailu batean edo aurkitegi batean webgune baten agerpen ondorioa zehazteko.

 

Bi zerrendatze molde daude

Berezko zerrendatzea (edo SEO) deritzotena sakoneko lan bat da, bilaketa saioetan luzerako kokapen bat bermatzen duena. Edozein webgunerentzat beharrezkoa da, beraz. Ezen, itxura ederreko on line salgune bat plantan ezarteak ez du ezertarako balio... inork ez badu aurkitzen!

SEO zerrendatze moldearen gauzatzeak denbora asko eta jakitate teknikoak behartzen ditu. Internet bilagailuek algoritmo korapilatsu bati jarraituz egokitzen dituzte fitxategiak. Egokitzapen honek ditu ondoren fitxategi horiek ordena logiko baten arabera agerrarazten, internauta batek bilaketa bat egiten duenean. Bilaketa emaitzen orrietan onuragarriki agertzeko gisan, beraz, algoritmo hori nola dabilen ulertu behar da eta webgunea modurik onenean egokitu.

Interneten bidez saltzen baduzu, eta urteko garai jakin batean bereziki agerian izan nahi bazira edo konkurrentzia anitzeko bilaketetan ongi atera nahi bazira, ordainduzko zerrendatze bat (SEA) aukeratzea probetxugarri izan daiteke.

Ordainduzko zerrendatze bat aipatzen delarik, Google iragarkietan adibidez, lauzkatuak diren estekei pentsatzen da. Horretarako hitz-klabeak enkantetan erosten dira. Sistema honekin, klikatzearen arau pagatzen da. Zehazki, iragarkia plazaratzen duen guneak enkantea ordainduko du internauta batek publizitatean klikatuko duen aldi oro.

 

seo-896175_1920

 

Zer garrantzia dauka google bilakatetan, lehen orrian agertzeak?

Jakin behar da lau internautoetatik hiruk ez diotela bilaketa emaitza bateko bigarren orriari begiradarik ematen. Beraz, zerrendatzeari pentsatzen badiozu, ikusgarritasuna duzu gogoan izan behar. Hortaz, zure helburua izan behar da bilakata emaitza bateko lehen orrian bertan agertzea, zure jarduerarekin eta zure bezeroekin zerikusia duten hitz-klabe egokiekin bat etorrita.

Laburki erranez, webgune batentzako zerrendatze jokabide bat berezko zerrendatzean soilik bermatzen ahal da edo ordainduzko zerrendatzearekin uztartu daiteke. Haatik, ordainduzko zerrendatzean soilik oinarritua litekeen zerrendatze jokabide bat ez da luzara bideragarria. Berezko zerrendatzea ezinbestekoa da webgune batek lorpenik eta eraginik izan dezan.

Zerrendatze kontu honentzako, gurekin harremanetan sartzeko zalantzarik ez izan. Elkarrekin neurtuko dugu balio duen ala ez zure webgunearentzat sail horretako jokabiderik bideratzea.