Zure webgunea biziarazi

Zein da edukiz berritutako webgune bat mantentzearen garrantzia?

Zure salgunea, zure enpresa edo zure elkartea denborarekin aldatuz doa eta garrantziarik badu, beraz, interneten agertzen den haren irudikapena garaian garaiko egoerari egokitua izan dadin, eta ez iragan hilabeteko edo iazko egoerari. Lineako zure  presentziaren sinesgarritasuna da jokoan dena! Edukiz berritze lana ez bada egina, enpresaren (edo salgunearen edo elkartearen) irudia eta ikusgarritasuna kaltetuak izan daitezke. Izan ere, zer konfiantza jar daiteke bere webgunea hainbat hilabeteetan edukiz berritu ez duen enpresa bati?

Horiek horrela, zure webgunearen edukiz berritzeari ez zenioke uko egin behar. Edukiz berritua den webgune bat eskuetan izanez gero, jendea bertaratzea eragiten du eta zerrendatzean gora agertzeari onura egiten dio. Era berean, elkarrekintzarik sortzen du eta internauten jarraikipena akuilatzen.

 

Zure webgunea edukiz berritu

Nire webgunea nola edukiz berritu nezake?

Zure webgunea garatzeko jokabide zein baliabide anitz bada.

PBKom-ek, zure webgunearen edukiz berritze lan horretan laguntzea proposatzen dizu, zure enpresako norbait horretara trebatuz, honek duelarik gero eginbehar horri segurtatuko.

Zure aukera izan daiteke ere PBKom-en esku uztea webgunearen edukiz berritze eta biziarazte jarduera hori. Kasu honetan, harremanetan egote jarraiki bat beharrezkoa izango da, ordutan egingo den lan on baten ziurtatzeko gisan.

Zure beharren aztertzeko eta zure ahalbideei edota diru-baliabideei egokituak izango diren aukerak neurtzeko, gurekin harremanetan sartzeko zalantzarik ez izan.